• AGUA enCAJA MEJOR,  ‘Castillo de Gormaz’-eko iturburutik dator.

• Ontzi berritzaile hau %75ean birziklagarriak eta biodegradagarriak diren materialez osatuta dago.

•Kontsumitzaileek Agua enCaja Mejor mugimenduarekin bat egin dezakete sare sozialetara argazki bat igotzen badute #PlantaTuCaja hashtag-a erabiliz. Agua enCaja Mejor enpresak publikazio bakoitzeko zuhaitz bat jartzeko konpromisoa hartu du basoberritzea eta ingurugiroaren jasangarritasuna bermatzeko.

AGUA enCAJA MEJOR  Madrileko ekintzaile baten idea sinple eta berritzailearen ondorioz jaio zen: ur minerala %100ean biodegradagarria den kartoizko ontzi batean.

Ba al zenekien ozeanoetan dagoen zaborraren % 90 plastikoa dela? Eta plastikozko ontziek kartoiak baino %64ko karbono arrasto gehiago uzten dutela? Kartoizko ontziak erabiltzearen onura argia da: kartoizko ontzien materialaren % 75  baliabide jasangarriekin egiten da, zuhaitzekin. Plastikozko botilak egiteko, aldiz, petrolioa behar da.

AGUA enCAJA MEJOR-en jasangarritasunaren aldeko apustua ontzitik haratago doa. Kaxak hutsik garraiatzen direnean plegatuta eramaten dira, 67 aldiz gutxiago kutsatzea ahalbidetuz. Honez gain, modu arduratsuan kudeatutako basoetako zuhaitzak erabiltzen dira, eta kontsumitzen den zuhaitz bakoitzeko basoberritze guneetan zuhaitz berri bat jartzen da. Azkenik, enpresak akordio bat sinatu du “Plant for the Planet” erakundearekin euren irabazien % 10 emateko.

AGUA enCAJA MEJOR mugimendua: #PlantaTuCaja

Irudi berritzaile, garbi eta moderno batekin, AGUA enCAJA MEJOR-ek sare sozialetan mugimendu bat eragin nahi du jendearen kontzientziazioa sustatu eta denon artean basoen zaintza indartzeko. Honen ondorioz, #PlantaTuCaja ekimena jarri dute martxan.

#PlantaTuCaja hashtah-a erabiliz argazki bat sare sozialetan partekatuz gero, AGUA enCAJA MEJOR enpresak zure izenean zuhaitz bat jartzeko konpromisoa hartzen du, basoen basoberritzean laguntzeko helburuarekin. Zeren zain zaude zure zuhaitza jartzeko?