Uztailaren 23a – Lasturren, Agua en Caja Mejor-en eskutik, Getaria Zarautz zeharkaldiaren 74. edizioa babestu genuen. Lehiaketa honetan mota askotariko igerilariek (profesionalak, amateurrak, haurrak…) 2.8000m egiten dituzte igerian bi udalerri hauen artean. Ilusioa, esfortzuak eta kiroltasuna dira nabarmen ekimenean.
47. edizioak parte-hartze record-a lortu zuen, izan ere, 2.500 igerilarik eman zuten izena erronka honetan. Estatuko igeri zeharkaldi luzeena da eta Europa mailako ur-froga garrantzitsuenetarikoa da.
Parte-hartze record-arekin batera, gizonezko kategorian denbora record-a ere bete zen, 31:47 minutuko denborarekin. Nesken kategorian ere marka berri bat ezartzeko hurbil egon ziren, izan ere, irabazleak 35:24 mintuko denboran amaitu zuen.
Zarauzko igeriketa klubak antolatutako froga honetan boluntario mordoak hartzen dute parte. Lasturren ere partaide izan nahi genuen eta, Agua enCaja Mejor produktua banatuz egin genuen gure ekarpena. Mila esker antolakuntzari parte-hartzeko aukera emateagatik. Datorren urteetan ere bertan egotea espero dugu, produktu jasangarrien bitartez ohitura osasuntsuak sustatzen dituzten ekimenak bultzatuz. Mila esker!
Argazkia: Noticias de Gipuzkoa
zure iruzkina