• Azaroaren 18 eta 19an Tolosako Babarrun Festa ezaguna gauzatuko da, aurtengoan Euskal Jaiak barne bertsolari, erraldoi eta buruhaundiekin.

  • 20 urte baino gehiagotan parte hartu ondoren, topaketa zita garrantzitsua da guretzat.

 

2017 azaroa–  Gipuzkoako gastronomiaren “Urre beltza” edota “perla beltza” izenarekin ezagutzen da Tolosako Babarruna, eta horrela ospatzen dute. Urtero bezala, Tolosako Babarrun Festan egongo gara bertako produktu tipiko eta estimatuenetariko bati tributua eginez. Ekoizle ugari bertaratuko dira aurten ere babarrunaren festa ospatu eta lehiaketan parte-hartzera. Aurkezten diren ekoizle guztietatik soilik batek jasoko du XXIII edizioaren saria.

Irabale ateratzen den babarruna merezi duen goxotasunarekin prestatuko dute sukaldari eta chef desberdinek. Epaimahaia izango da, kasu honetan, babarruna hoberen prestatu duena nor izan den aukeratzearen arduraduna. Garaile bat izendatu ostean babarrun jana egingo da. Hau guztia Tinglado Merkatuan gauzatuko da. Ekimen desberdinez gain bisitariek babarrunarekin dastatzeko produktu tipikoak erosteko aukera izango dute (pipermina, ardoa, odolkia…).

Lasturren 20 urte baino gehiago igaro dira lehen aldiz parte hartu genuenetik eta, aurtengoan ere, bertan egongo gara ilusioz beterik gure produktuak sukaldaritzaren jaialdi honetara hurbiltzeko asmoz. Gure stand-ean Tolosako urre beltzarekin dastatzeko produktuak ezagutzeko aukera izango duzue.

Aurtengo edizioan Babarrunaren festaren baitan Euskal Jaiak antolatu dira, bertsolari, erraldoi eta buruhandiekin. Festa prest dago, etorri gozatzera!